BIRMOLDAKETAK

Denborarekin, instalazioak higatu egiten dira eta errendimenduak behera egin dezake. Gainera, enpresek eboluzionatu egiten dute eta beren beharrak aldatzen dira, edo araudi tekniko berrietara egokitu behar dute. Horregatik guztiagatik, sarritan, lehendik zeuden instalazioetan birmoldaketak eta aldaketak egin behar izaten ditugu.

Gure sail teknikoak instalazioa aztertzen du, bertatik bertara ikusiz, eta eraikinak edo lokalak eskatzen dituen ezaugarriak eta beharrak aztertzen ditu, eguneratzeko eta eskakizun berrietara egokitzeko. Betiere jasangarritasunaren, iraunkortasunaren eta eraginkortasun energetikoaren ikuspegiarekin.